lunes, 28 de noviembre de 2011

Denbora aurrera doa!

Astelehena, asteburu on bat pasa ondoren, berriro dator astea, lana eta ikastera!
Lehengo astean esan zidaten bakarrik egin behar izango dudala azkeneko lana, beraz, gogorrago lan egin beharko dut!
Ezagutzen ditunak ikastetxeetan ez dute ordenagailuak erabiltzen edo gutxi, beraz ea aurkitzen dudan besteen bat. Denbora aurrera doa eta espero dut lana ondo bukatzeko denbora izatea.
Gainera aita IKT-koordinatzaile bat izanik, laguntzen ari zait, gauzak azaltzen... beraz puntu positibo bat dudala uste dut, ea ondo erabiltzen dudan!

Tecnologia del futuro

Azkeneko lana igo aurretik, aurkitu dudan beste bideo hau igotzen dut.
Gaur egungo ordenagailuak ondo erabiltzen ikasteko daukagu oraindik, eta erabilgarri daude iada iraganean izango dugun teknologia.


miércoles, 23 de noviembre de 2011

Liburu digitala

Oraingo honetan, ipuina ahotsarekin igotzen dut.
Asko gustatu zait lan hau egitea; hasieran kosta egin zitzaidan, nire ahotsa eta musika batera jartzea, baina denborarekin lortu nuen. Agian zertxobait luzea da ipuina baino nahiko ondo atera dela iruditzen zait.
Beste ipuin interesgarriak ere ezagutzen ditut, eta denborarekin, horiek ere digitalizatzea pentsatzen dut.

LIBURU DIGITALA

Hona hemen neuk egindako liburu digitala. Lehenengoa da egiten nuela, beraz hobetu leike. Erabili dudan ipuina, orain gutxi ezagutu dudana da: "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa". Niri asko gustatu zitzaidan, ea zuei era gustatzen zaizuen!

viernes, 18 de noviembre de 2011

Haurren eskubideen eguna

Bihar, haurren eskubideen eguna da, eta bideo hau jarri nahi izan dut.

NUEVAS TECNOLOGIAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

Liburuaren laburpena

NUEVAS TECNOLOGIAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

jueves, 17 de noviembre de 2011

LOS 100 LENGUAJES DE LOS NIÑOS

Youtuben saltxeatzen ibili eta bideo honekin topo egin dut. Ea zuei gustatzen zaizuen!


NUEVAS TECNOLOGÍAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

Oraingo jarduera honetan, NUEVAS TECNOLOGÍAS EN EDUCACIÓN INFANTIL liburua irakurri dugu, eta ondoren, igo dudan mapa kontzeptuala sortu dut. Horretarako spicynodes programa erabili dut, eta esan behar dut uste baino errexagoa izan dela mapa egitea. Gustatu zait programa.


miércoles, 9 de noviembre de 2011

Help!

Egunero tartetxo bat hartzen dut ordenadorea piztu eta zer berri dagoen ikusteko. Baina nire blogera sartzen naizen bakoitzean erabat galduta geratzen naiz.
 TIC-en azkeneko saioa egin genuen aurrekoan, eta abenduaren 15en ikusiko gara berriro aurkezpenak egiteko. Pilak jarri eta ahal dudana egiten saiatu behako naiz, bloga ez da nire lagunik hoberena, baina ondo eramaten saiatu beharko gara behintzat! :)