Azkeneko lan honekin; ikastetxera egindako bisitarekin eta irakaslearekin izandako elkarrizketarekin hainbat
ondorio atera ditut.
Hasteko esan nahiko nuke IKT-ak era egokian integratzeak eta modu egokian erabiltzeak balio asko izan dezakeela. Teknologia berriak "engantxatu" egien duten baliabideak dira, eta haurrei horixe gertatzen zaie. Asko gustatzen zaie eta hori aprobetxagarria dela iruditzen zait. IKT-ak erabiliz, haurrak progresio onak izaten dituzte, dirudiena baina gauza gehio ikasten dute; hasteko teknologia berriak maneiatzen, gelakideekin harremanak lantzen, eskuen mugimendua, informazio iturri gisa erabiltzen, eta programa desberdinekin; irakurtzen, idazten eta milaka gauza egin eta ikas ditzazkete.
Baina gauzak ikasteko baliabide on bat den bezala, gauza negatiboak ere ekar ditzake, eta horren arrazoia IKT-en erabilera txarrari dagokio. Ikastetxe honetan, IKT-ak modu onean integratzen dituztela ikusi dut, eta ordenagailuen erabilpena eta denbora kontrolatuta dago. Beraz, haurrak denbora pasa bat beharrean, gauzak ikasteko eta informazio iturri gisa erabiltzeko ikasten joaten dira.
Baina arazoa gehienetan etxean egoten da; haurrak ez dira kontrolatuak izaten, eta nahi haina denbora ibiltzen dira bertan, ezer beharrezkoa egin gabe.
Nik bisitatutako ikastetxean, 5 urteko haur batzuk bere portatilak dituzte etxean, eta asko nabaritzen dela esan dit irakasleak. Eta nahiz eta alde onak izan, gehienak txarrak direla aitortu zidan; mugimendua lantzeko arazoak eta beste haurrekin harreman eskasa. Haur solitarioak bihurtzen dira.
Beraz, dena aztertu ondoren, ondorio batera iritxi naiz, IKT-ak haur hezkuntzan beharrezkoak direla, kontzeptu desberdinak lantzeko tresna baliagarriak baitira. Eta horrelaxe, emaitza oso onak ateratzen direla ikusi dut ikastetxe honetan, baina tresna hauek modu egokian erabili behar direla kontuan hartuz beti.
Fleming Ikastetxeak ere bloga du, eta hementxe uzten dizuet, interesgarria izan litekeelako:
http://www.flemingvillabona.blogspot.com/