lunes, 16 de enero de 2012

IKT Informea

Informe Tic

viernes, 16 de diciembre de 2011

Aurkezpena

Atzo, azken klase eguna, aurkezpenak egin genituen. Hementxe igotzen dut nirea, non ikasitakoa eta ateratako ondorioak azaldu nituen.
Preci programarekin egin nuen, eta egia esan aurkezpenak egiteko oso tresna egokia dela iruditzen zait; emaitza polittak eta interesgarriak ateratzen baitdira.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Hausnarketa

Denbora oso azkar pasa da eta ikasgai hau hamaitzear dago, baina gauza asko ikasi ditudalakoan nago.
Alde batetik, baliabide tekniko berriak ikasteko aukera izan dut; bloga sortu, mapa kontzeptualak egiteko programa berriak, youtubera bideoak igo, ipuin digitalak sortu... Eta nahiz eta ikasgaia hamaitu, ez da blogaren hamaiera izango, eta ikasi ditudan programa berriak saltseatzen segiko dut.

Bestalde, IKT ikasgaia hasi aurretik ezer gutxi nekien honi buruz, azken urteetan, gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan duela badakit eta baita eskoletan garrantzia hartzen ari direka IKTak, baina ez nuen uste hain baliagarriak zirenik.
Azkenean gure etorkizuna baliabide hauekin lotuta dago eta ikusi dut izugarrizko aberastasuna ekarriko digula hauen erabilera on batek.

Egia da, irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituztela, eta asko ez daudela guzti honen alde. Baina nik gogoa daukat gauza berri gehiago ikasteko, eta ikasitakoa praktiketan jartzeko.

Azken finean, ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da. Baina kontuz ibili behar da nola integratzen dutun eta eematen diogun erabiltasunari. Noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

IKT-ak Haur Hezkuntzan

Azkeneko lan honekin; ikastetxera egindako bisitarekin eta irakaslearekin izandako elkarrizketarekin hainbat ondorio atera ditut.
Hasteko esan nahiko nuke IKT-ak era egokian integratzeak eta modu egokian erabiltzeak balio asko izan dezakeela. Teknologia berriak "engantxatu" egien duten baliabideak dira, eta haurrei horixe gertatzen zaie. Asko gustatzen zaie eta hori aprobetxagarria dela iruditzen zait. IKT-ak erabiliz, haurrak progresio onak izaten dituzte, dirudiena baina gauza gehio ikasten dute; hasteko teknologia berriak maneiatzen, gelakideekin harremanak lantzen, eskuen mugimendua, informazio iturri gisa erabiltzen, eta programa desberdinekin; irakurtzen, idazten eta milaka gauza egin eta ikas ditzazkete.
Baina gauzak ikasteko baliabide on bat den bezala, gauza negatiboak ere ekar ditzake, eta horren arrazoia IKT-en erabilera txarrari dagokio. Ikastetxe honetan, IKT-ak modu onean integratzen dituztela ikusi dut, eta ordenagailuen erabilpena eta denbora kontrolatuta dago. Beraz, haurrak denbora pasa bat beharrean, gauzak ikasteko eta informazio iturri gisa erabiltzeko ikasten joaten dira.
Baina arazoa gehienetan etxean egoten da; haurrak ez dira kontrolatuak izaten, eta nahi haina denbora ibiltzen dira bertan, ezer beharrezkoa egin gabe.
Nik bisitatutako ikastetxean, 5 urteko haur batzuk bere portatilak dituzte etxean, eta asko nabaritzen dela esan dit irakasleak. Eta nahiz eta alde onak izan, gehienak txarrak direla aitortu zidan; mugimendua lantzeko arazoak eta beste haurrekin harreman eskasa. Haur solitarioak bihurtzen dira.

Beraz, dena aztertu ondoren, ondorio batera iritxi naiz, IKT-ak haur hezkuntzan beharrezkoak direla, kontzeptu desberdinak lantzeko tresna baliagarriak baitira. Eta horrelaxe, emaitza oso onak ateratzen direla ikusi dut ikastetxe honetan, baina tresna hauek modu egokian erabili behar direla kontuan hartuz beti.

Fleming Ikastetxeak ere bloga du, eta hementxe uzten dizuet, interesgarria izan litekeelako:
http://www.flemingvillabona.blogspot.com/

Irakaslearekin elkarrizketa

Villabonako Fleming ikastetxera egin dut bisita, IKT-ak nola integratuta dituzten ikusteko. Bertan, hainbat puntu azaldu dizkidate:

- Nola integratzen duten IKT proiektua.
- Zein baliabide dituzten.
- Erabiltzen duten metodologia eta programak.
- IKTn beharra Haur Hezkuntzan.
- Haurrek izaten duten progresioa.
- Pelutxe proiektuaren erabilpena eta helburuak.
- IKTak erabiltzearen alde onak bezain txarrak.

Puntu hauek, igo dudan ondorengo lan honetan azaltzen dizuet.

Irakaslearekin elkarrizketa

martes, 13 de diciembre de 2011

Ikus entzunezkoa

IKT-ak Haur Hezkuntzan nola dauden txertatuta ikusteko, Villabonako Fleming eskola bisitatu dut.
Bideo honekin, Ikastetxe honek dituen baliabideak eta nola erabiltzen dituzten ikusteko aukera jartzen dizuet.



Movie Maker-ekin egindako bideo bat da, eta Adele-ren "Someone like you" abestia jarri nahi izan dut.

domingo, 11 de diciembre de 2011

Azken astea

Iritxi da azken astea, lan guztiak egin eta presentazioaren eguna.
Azkarregi pasa dela denbora iruditzen zait, gauza polittak egin ditugu denbora honetan, eta asko ikasi dut; teknologia berriak hartzen ari diren garrantziaz jabetu naiz, eta benetan erabilpen interesgarria dutela. Eta lana ondo eginda, hau da, teknologia berrien erabilpen ona izanda, emaitza onak atera daitezkeela ikusi dut.
Gainera, irakasle bakoitzak bere jarduerak asma ditzake interneten bidez, eta hori aukera zoragarria iruditzen zait.

Pentsatzen dut, agian beste gelakide batekin lan hauek eginda, edo beste baten aportazioekin gehiago ikasiko nuela, baita beste klaseren bat gehiago izanda.

Baina kontutan hartuz, klaseak hasi aurretik gutxi nekiela, eta orain berriz zerbait baino gehiago dakidala teknologia berrien mundu honi buruz, hori da balio duena.

Ea laister lan egin dezaketen teknologia berriekin lan egiten duten ikastetxe batean, eta egindako lanak eta egin nahi ditudan gauza berriak praktikan jartzen ditudan.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Denbora aurrera doa!

Astelehena, asteburu on bat pasa ondoren, berriro dator astea, lana eta ikastera!
Lehengo astean esan zidaten bakarrik egin behar izango dudala azkeneko lana, beraz, gogorrago lan egin beharko dut!
Ezagutzen ditunak ikastetxeetan ez dute ordenagailuak erabiltzen edo gutxi, beraz ea aurkitzen dudan besteen bat. Denbora aurrera doa eta espero dut lana ondo bukatzeko denbora izatea.
Gainera aita IKT-koordinatzaile bat izanik, laguntzen ari zait, gauzak azaltzen... beraz puntu positibo bat dudala uste dut, ea ondo erabiltzen dudan!

Tecnologia del futuro

Azkeneko lana igo aurretik, aurkitu dudan beste bideo hau igotzen dut.
Gaur egungo ordenagailuak ondo erabiltzen ikasteko daukagu oraindik, eta erabilgarri daude iada iraganean izango dugun teknologia.


miércoles, 23 de noviembre de 2011

Liburu digitala

Oraingo honetan, ipuina ahotsarekin igotzen dut.
Asko gustatu zait lan hau egitea; hasieran kosta egin zitzaidan, nire ahotsa eta musika batera jartzea, baina denborarekin lortu nuen. Agian zertxobait luzea da ipuina baino nahiko ondo atera dela iruditzen zait.
Beste ipuin interesgarriak ere ezagutzen ditut, eta denborarekin, horiek ere digitalizatzea pentsatzen dut.

LIBURU DIGITALA

Hona hemen neuk egindako liburu digitala. Lehenengoa da egiten nuela, beraz hobetu leike. Erabili dudan ipuina, orain gutxi ezagutu dudana da: "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa". Niri asko gustatu zitzaidan, ea zuei era gustatzen zaizuen!

viernes, 18 de noviembre de 2011

Haurren eskubideen eguna

Bihar, haurren eskubideen eguna da, eta bideo hau jarri nahi izan dut.

NUEVAS TECNOLOGIAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

Liburuaren laburpena

NUEVAS TECNOLOGIAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

jueves, 17 de noviembre de 2011

LOS 100 LENGUAJES DE LOS NIÑOS

Youtuben saltxeatzen ibili eta bideo honekin topo egin dut. Ea zuei gustatzen zaizuen!


NUEVAS TECNOLOGÍAS EN EDUCACIÓN INFANTIL

Oraingo jarduera honetan, NUEVAS TECNOLOGÍAS EN EDUCACIÓN INFANTIL liburua irakurri dugu, eta ondoren, igo dudan mapa kontzeptuala sortu dut. Horretarako spicynodes programa erabili dut, eta esan behar dut uste baino errexagoa izan dela mapa egitea. Gustatu zait programa.


miércoles, 9 de noviembre de 2011

Help!

Egunero tartetxo bat hartzen dut ordenadorea piztu eta zer berri dagoen ikusteko. Baina nire blogera sartzen naizen bakoitzean erabat galduta geratzen naiz.
 TIC-en azkeneko saioa egin genuen aurrekoan, eta abenduaren 15en ikusiko gara berriro aurkezpenak egiteko. Pilak jarri eta ahal dudana egiten saiatu behako naiz, bloga ez da nire lagunik hoberena, baina ondo eramaten saiatu beharko gara behintzat! :)

jueves, 13 de octubre de 2011

Video de youtube

Eskola 2.0-ri buruzko lana egin ondoren, Pelutxe proiektuari buruzko bideo hau jartzea interesgarria iruditu zait. Oso ondo azalduta dago, eta ikusteko aholkatzen dizuet.

Eskola 2.0

ESKOLA 2

miércoles, 12 de octubre de 2011

Aurkezpena

Kaixo, Oihana Arrieta naiz eta HH-ko 2.maila egiten ari naiz. Aurten klase presentzialetik semipresentzialera pasa naiz, eta ea ondo joaten den urtea!
Blog hau, Haur Hezkuntzako IKT irakasgaian erabiliko dudana da. Gustura hasi naiz asignatura honekin eta bloga sortzearekin ere pozik nago. Ea dena ondo ateratzen den, eta blog entretenigarri bat sortzen dudan.