Paper zorroa

Kaixo, Oihana Arrieta naiz, eta aurkezpenean azaldu nuen bezala, HH.ko 2.maila egiten ari naiz. Hauxe da nere bloga, eta paper zorro honetan azalduko ditut ikasgai honetan egin ditugun jarduerak eta hausnarketak.

Hasteko esan, lehenengo egunean bloga sortu genuela, izena, koloreak, aurkezpen motz bat... Jarraian, eskola 2.0 proiektuari buruzko lan bat egin behar izan genuen, eta laburpena blogera igo. Lan honekin ezagutu nituen proiektu honek eskaintzen dituen baliabideak, eta ikt-ak hezkuntzan integratzeko duen proiektua. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta aita ikt-ko koordinatzailea izan, ikasgai honekin eta lan honekin hain zuzen, hasi nitzan ezagutzen proietktu hau eta honek duen garrantzia iada Haur Hezkuntzan.

Ondoren, bideoak eta argazkiak blogera igotzen ikasi genuen, eta honekin batera bloga saltseatzen. Honela, blogean linkak jarri nituen eta bizitasun bat ematen saiatu nintzen. Baita izandako zailatsunak eta komentarioak ere igo ditut.

Hurrengo lana, Rosalia Romerok idatzitako "Nuevas tecnologias en educación infantil" liburua irakurtzea izan zen, eta honen laburpen bat egin eta blogera igotzea. Interesgarria iruditu zitzaidan, gauza asko azaltzen dira bertan, eta nituen duda batzuk argitu zizkidan, Ikt-ak zertarako? Zein metodologiarekin erabili?...
Liburuaren laburpena eginda, mapa kontzeptual bat egin dut, spicynodes programa erabilita. Programa ez nuen ezagutzen, eta errexa eta interesgarria iruditu zait.

Hurrengo jarduera, liburu digital bat sortzea izan zen. Horretarako, "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" aukeratu nuen. Liburua asko gustatzen zait eta ez nuen zailtasunik izan. Liburu digitala sortzeko hainbat programa erabili nituen; lehendabizi, liburua eskaneatu nuen, eta nire ahotsa grabatu. Ondoren, abesti lasai eta liburuarentzat apropos bat aukeratu eta nire ahotsarekin batera lotu nuen, Audacity programa erabiliz. Programa ez zen zaila erabiltzen, baina bai kosta zitzaidala nahi nuena lortzea; abestia eta ahotsa bat egitea. Ondoren Movie Maker programan eskaneatutakoa igo eta baita abesti-ahotsa, honela lehenago egindako programarekin, nire ahotsa ipuinarekin bat joan dadila jarri nuen, hau da, ipuina irakurtzeko denbora egon dadila. Eta bideoa atsegina izan zedin, efektuak eta trantsizioak gehitu nizkion. Eta amaitzeko, ipuina youtuben igotzen ikasi nuen eta blogean txertatu.
Jarduera hau oso politta iruditu zaidala esan behar dut, eta ipuin gehiago digitalitzatzea pentsatzen dut, eta ahal dudan guztietan praktikan jarri.

Eta azkeneko lana, ikastetxe batera joatea izan zen. Ikastetxe batzuk ezagutzen nituen baina azkenean, Villabonako Fleming ikastetxera jo nuen, eta bertan IKT proiektua nola integratzen duten eta horretarako dituzten baliabideak ikusi nituen.
Bertan hainbat puntu argitu nituen;

- Nola integratzen duten IKT proiektua.
- Zein baliabide dituzten.
- Erabiltzen duten metodologia eta programak.
- Pelutxe proiektuaren erabilpena eta helburuak.
- IKTn beharra Haur Hezkuntzan.
- Haurrek izaten duten progresioa.
- IKTak erabiltzearen alde onak bezain txarrak.

Honela, ikus-entzunezko bat igo dut blogera, ikastetxeko txokoak eta dituzten baliabideak ikusteko, eta bertan irakasleak emandako informazioa txosten batean jaso dut, baita lan honekin ateratako ondorioak ere.
Baina azkeneko lan hau hamaitzeko, IKT Informe bat egin dut. Non lehenago aipatutako puntu guztiak jaso ditudan.

Bukatzeko, aipatu nahiko nuke, ikasgai honetan egindako jarduera guzti hauek eta ikastetxera bisita egiteak gauza asko erakutsi dizkidala, eta hausnarketa bat igo dudala blogera. Azalduz, programa pilla ikasi ditudala, eta oraindik ere hauek saltseatzeko gogokin nagoetala. Eta bestalde, gehien kontutan hartu dudana izan da, IKTak erabiltzeak oso ondo dagoela, haurren progresioan eragina izaten duela, baina kontrolatutako proiektu bat izan behar duela; hau da, IKT-en erabilera on batekin, emaitza onak lortu daitezkeela.

Atzo, azken klasea eta, aurkezpenak egin genituen, eta Prezirekin egindako nire aurkezpena igo dut blogera.