Mostrando entradas con la etiqueta comment. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta comment. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de diciembre de 2011

Azken astea

Iritxi da azken astea, lan guztiak egin eta presentazioaren eguna.
Azkarregi pasa dela denbora iruditzen zait, gauza polittak egin ditugu denbora honetan, eta asko ikasi dut; teknologia berriak hartzen ari diren garrantziaz jabetu naiz, eta benetan erabilpen interesgarria dutela. Eta lana ondo eginda, hau da, teknologia berrien erabilpen ona izanda, emaitza onak atera daitezkeela ikusi dut.
Gainera, irakasle bakoitzak bere jarduerak asma ditzake interneten bidez, eta hori aukera zoragarria iruditzen zait.

Pentsatzen dut, agian beste gelakide batekin lan hauek eginda, edo beste baten aportazioekin gehiago ikasiko nuela, baita beste klaseren bat gehiago izanda.

Baina kontutan hartuz, klaseak hasi aurretik gutxi nekiela, eta orain berriz zerbait baino gehiago dakidala teknologia berrien mundu honi buruz, hori da balio duena.

Ea laister lan egin dezaketen teknologia berriekin lan egiten duten ikastetxe batean, eta egindako lanak eta egin nahi ditudan gauza berriak praktikan jartzen ditudan.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Denbora aurrera doa!

Astelehena, asteburu on bat pasa ondoren, berriro dator astea, lana eta ikastera!
Lehengo astean esan zidaten bakarrik egin behar izango dudala azkeneko lana, beraz, gogorrago lan egin beharko dut!
Ezagutzen ditunak ikastetxeetan ez dute ordenagailuak erabiltzen edo gutxi, beraz ea aurkitzen dudan besteen bat. Denbora aurrera doa eta espero dut lana ondo bukatzeko denbora izatea.
Gainera aita IKT-koordinatzaile bat izanik, laguntzen ari zait, gauzak azaltzen... beraz puntu positibo bat dudala uste dut, ea ondo erabiltzen dudan!

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Help!

Egunero tartetxo bat hartzen dut ordenadorea piztu eta zer berri dagoen ikusteko. Baina nire blogera sartzen naizen bakoitzean erabat galduta geratzen naiz.
 TIC-en azkeneko saioa egin genuen aurrekoan, eta abenduaren 15en ikusiko gara berriro aurkezpenak egiteko. Pilak jarri eta ahal dudana egiten saiatu behako naiz, bloga ez da nire lagunik hoberena, baina ondo eramaten saiatu beharko gara behintzat! :)