miércoles, 14 de diciembre de 2011

Hausnarketa

Denbora oso azkar pasa da eta ikasgai hau hamaitzear dago, baina gauza asko ikasi ditudalakoan nago.
Alde batetik, baliabide tekniko berriak ikasteko aukera izan dut; bloga sortu, mapa kontzeptualak egiteko programa berriak, youtubera bideoak igo, ipuin digitalak sortu... Eta nahiz eta ikasgaia hamaitu, ez da blogaren hamaiera izango, eta ikasi ditudan programa berriak saltseatzen segiko dut.

Bestalde, IKT ikasgaia hasi aurretik ezer gutxi nekien honi buruz, azken urteetan, gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan duela badakit eta baita eskoletan garrantzia hartzen ari direka IKTak, baina ez nuen uste hain baliagarriak zirenik.
Azkenean gure etorkizuna baliabide hauekin lotuta dago eta ikusi dut izugarrizko aberastasuna ekarriko digula hauen erabilera on batek.

Egia da, irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituztela, eta asko ez daudela guzti honen alde. Baina nik gogoa daukat gauza berri gehiago ikasteko, eta ikasitakoa praktiketan jartzeko.

Azken finean, ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da. Baina kontuz ibili behar da nola integratzen dutun eta eematen diogun erabiltasunari. Noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario