Iritxi da azken astea, lan guztiak egin eta presentazioaren eguna.
Azkarregi pasa dela denbora iruditzen zait, gauza polittak egin ditugu denbora honetan, eta asko ikasi dut; teknologia berriak hartzen ari diren garrantziaz jabetu naiz, eta benetan erabilpen interesgarria dutela. Eta lana ondo eginda, hau da, teknologia berrien erabilpen ona izanda, emaitza onak atera daitezkeela ikusi dut.
Gainera, irakasle bakoitzak bere jarduerak asma ditzake interneten bidez, eta hori aukera zoragarria iruditzen zait.
Pentsatzen dut, agian beste gelakide batekin lan hauek eginda, edo beste baten aportazioekin gehiago ikasiko nuela, baita beste klaseren bat gehiago izanda.
Baina kontutan hartuz, klaseak hasi aurretik gutxi nekiela, eta orain berriz zerbait baino gehiago dakidala teknologia berrien mundu honi buruz, hori da balio duena.
Ea laister lan egin dezaketen teknologia berriekin lan egiten duten ikastetxe batean, eta egindako lanak eta egin nahi ditudan gauza berriak praktikan jartzen ditudan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario